• 03 AGO 16
    • 0

    ESTRABISMOA ETA BEGI ALPERRA ULERTZEN

    Ikusmenaren garapen egokirako derrigorrezkoa da estimulazio bisual apropos bat izatea. Horretarako erretinan sortzen diren irudiak ondo enfokatuak eta garbiak izan behar dira begi bietan. Estimulazio hori ezohizkoa bada ikusmen-sistema oraindik garatu gabe dagoen etapa kritikoan kalte iraunkor eta konponezinak sortuko dira.
    Ikusmen binokularra begi biek batera parte hartu eta bakoitzak sortzen duen irudiarenn fusio zerebrala ona denean ematen da. Ikusmen binokularraren erabateko garapena eman dadin derrigorrezkoa da ikusmen-sistema perfektu bat izatea.
    ANBLIOPIA
    Anbliopia, edo era arrunt batean begi alperra bezala ezagutzen dena ikusmen zorroztasunaren murrizketa bat da. Murrizketa hori ikusmen garapen ezohizko baten ondorioa da. Umeen ikusmen zorroztasunaren murrizketaren lehen kausa da.

    oftalmologiaetxeandianiñogafas
    Anbliopia batek jatorri ezberdinetan izan dezake sorburua:
    Anbliopia estrabikoa: Begi bat okertuta dagoelako ematen da. Oker egoteagatik begi horren garapen bisuala alteratuta egoten da.
    Anbliopia anisometropikoa: Anisometropia begi bat eta bestearen arteko graduazioan diferentzia handia egoteari esaten zaio. Horrek irudia begi bietan aldi berean argia eta berdina izatea eragozten du.
    Depribazio baten ondorioz ematen den anbliopia: Kasu hauetan ezohizkoa den garapen bisuala estimulo bisualaren ausentziagatik ematen da, denbora luze batez begi bietako bat okluiduta egon delako. Esate baterako, jaiotzetiko katarata edo opakutasun korneal bat.
    Nistagmus baten ondorioz ematen den anbliopia: Nistagmusa begien mugimendu anormal bat da. Mugimendu horrek ikusmen zorroztasunean urritasun bat ematen du, ez baitu fijazio konstante eta argi bat errazten eta garapen bisuala ez da egokia.
    Anbliopiaren tratamendua:
    Anbliopiaren tratamendua bi puntu estratejikotan oinarritzen da.
    1: irudi erretiniano argia lortzea: behar izanez gero betaurrekoekin zuzenduko da errore errefraktiboa.
    2: Dominantzia okularra zuzentzea: partxea, penalizazioa eta terapia bisuala.
    ESTRABISMOA
    Estrabismoa begien arteko ardatz bisualak bata besterengan alineatuta ez daudenean ematen den kondizioa da. Edozein adinetan garatu daiteke baina ohikoena haurtzaroan agertzea da, umeak 6 urte izan baino lehenago.
    Klinikaren ikuspegitik estrabismoa hainbat funtzioren arabera sailkatu daiteke. Desbiderazioaren arabera sailkatzea da normalena, begia ardatz zentrala kontuan hartuta norantz okertzen den baloratuta. Horrez gain, desbiderazioaren aldaketa, begi finkatzailearen, frekuentziaren eta agerpen unearen arabera ere sailka daiteke.
    Estrabismo baten edo bere susmoaren aurrean hartzen den jokabideak faktore ezberdinen araberakoak dira. Oinarrizkoena pertsonaren adina da. 6 urte edo txikiagoko ume baten eta beraz bere ikusmenaren garapen etapan nahitaezkoa da izan dezakeen anbliopia maila detektatu eta tratamendua ezartzea, berori ezabatu eta begi bien ikusmen zorroztasuna berdintzea, betaurreko batekin behar izanez gero. Desbiderazio mailaren eta estrabismo motaren arabera kirurgiaren premia baloratuko da.

    oftalmologiaetxeandiaume

    Leave a reply →

Leave a reply

Cancel reply

Contacto

Su nombre (requerido)

Importante! Introduzca su e-mail para que podamos responderle. (requerido)

Su Teléfono (requerido)

Asunto

Su mensaje

Teléfono


946 45 01 20

Lo último en Twitter


 

Layout

Color Skin

Header type

Top sidebar

Direction

Animations